Balorazio oso ona izan zuen asteburuak.
Lagun arteko giroan, asteburua bikaina gertatu zen.
Euskaraz bizi eta Euskal Herriko leku berriak ezagutuz gain, harrituta gelditu ginen eta berriz ere, beste bat egiteko gogoz.
Hasteko,Oiartzuneneko Arditurriko meategia eta Luberri ikasgune geologikoa bisitatzea aukera genituen.
Arditurri: Erromatar garaiko meazuloan barrena ibili, nola antolatu zuten ikusi genuen eta ez da erraza sentitzen den zirrara deskribatzea.
Luberri ikasgunea: bilduma zientifikoak eta ondare ikaragarri aberatsa bisitatu genuen ondoren.
Bertan Euskal lurraldeko eta munduko hainbat lekutatik ekarritako gai geologikoak daude
Euskalerriko Mamut baten ilea ikutu genuen eta Gipuzkoan egon zen hartza kabernario baten burua ikusi genuen bitrinan sartuta.Eta baita Fruiz-en dagoen sumendiko harrien argazkia ere. Haraino joan behar etxe ondoan daukaguna jakiteko!
Lesaka, Arantza, Elizondo eta Zugarramurdi ere bisitatu eta disfrutatu genituen.
Bi egun lagun artean, gauza berriak deskubritzen, lagun berriak egiten eta garrantzitsuena. EUSKARAZ natural. berriek eta zaharrak
Euskara?,BAI NAHI DUT.
Euskaldun egiten gaituelako.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).