Sagardoaren museoko bideoak.

Larunbatean, sagardotegirako txangoan, Astigarragako Sagardoaren museora joan ginen. Hainbat gauza ikasi genituen, esate baterako, "kizkia" zer den eta sagarra zelan jotzen den. Euskaldunok sagarrak eskuz batu behar ditugu. Ezin ditugu makinaz bildu, gure lurrak oso aldapatsuak direlako. Horretarako, tresna berezi bat daukagu euskaldunok "kizkia". Ez omen dago beste hizkuntzetan tresna honentzako izenik. Ikusi eta entzun azalpena. Sagarra batu ondoren “sagarra jo” (matxakatu) egin behar dela esaten da. Bideoa ikusi eta jakingo duzue zergatik esaten zaion horrela. Txalapartaren jatorria ere hauxe omen da.