Joan den asteko ostiralean Txorierriko KORRIKA17ren aurkezpena ospatu genuen Lezamako
Uribarri Topalekuan. Bertaratutako 140 pertsona inguruk aurtengo KORRIKAren mezua, kanta, bideoa, ibilbidea eta ekitaldien berri eta nondik norakoak jakin zituzten.
Ekitaldia Lezamako KORRIKA batzordeak,
Zorrizketan Euskara Elkarteak eta Txorierriko AEKk prestatu genuen eta Lezamako kultur talde ezberdinek parte hartu zuten.
Ekitaldi erdian, lezamarrek
EUSKALAKARI izatea zer den erakutsi ziguten. Lezamako euskararen transmisioa eta erabileraren inguruan hausnartu zuen. Eskerrik asko Karmentxu, Jabi, Itsaso, Ekaitz eta Fernandori, zuek bai zuek
euskalakari bikainak!
(Jabi eta karmentxu)
Kurutze dantza taldekoen “Agurra†dantzatu zuten,
Astrapala taldeko txistu eta biolinaren laguntzaz eta azken bideoa ikusi aurretik
Ekidazu abesbatzak bere maila erakutsi zigun.
Korrikaren ibilbide osoan eskutik eskura pasatzen den benetako lekukoa ere Lezamara etorri zen.
Amaitzeko,
Zorrizketan euskara elkartekoek antolatutako luntx ederraren inguruan, lagun arteko unea izan genuen, Ekidazu abesbatzak animaturik.
ADI! KORRIKA BADATOR ETA!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).