ALTXOR HANDIA DUGU! ALTXOR HANDIA DUZU!

Erabiltzailearen aurpegia Txorierriko Aek Txepetxa Euskaltegia 2007ko ira. 17a, 20:28
Euskara da zure altxorra, zure gaitasuna / Euskara, tu secreto Euskaldunok oso errotuak ditugu “gu” edo “gure” bezalako kontzeptuak, baina egia da “gu” hori “ni” anitzez osatuta dagoela. Hori dela eta, AEK-k euskara ikasteko gaitasuna ikaslearen baitan dagoela azpimarratu nahi du, altxorra ikaslearen baitan dagoela. AEK, hortaz, laguntzailea besterik ez da, ikasleak bere baitan duen altxor hori ateratzen lagunduko diona, euskara ikasten lagunduko diona. Hau da AEK-k 07-08 ikasturtean zabaldu nahi duen mezua, gizabanako bakoitzarengana jota: - Begira iezaiozu zeure buruari eta jabetu zaitez gure gizartearen ispilua zarela, herri honetako produktua.Zu euskal herritarren eredu izan zintezke. Ispilua zarenez gero, denok begiratzen dizugu zuri. Euskalduna izan zaitez! - Aurki ezazu zure burua eta profitatu ustekabea, beti baitago zure baitan uste ez zenuen zerbait. Konfidantza izan, zeu ere harrituko zara! Euskara da zure gaitasuna! - Harritu zaitez eta onartu zenbat balio duzun, uste duzuna baino gehiago balio baituzu. Ez izan lotsarik zure gaitasunak aitortzeko. Zeu ere euskara ikasteko kapaza zara! - Balora ezazu zure burua eta gozatu zure botereaz, ahalmena duzu-eta. Ahal hori baliatzeak sekulako poza emango dizu. Konpromisoa hartu, euskalduna izatea lortu ahal duzu! - Disfruta ezazu eta aldatu mundua, aldatu zure ingurua. Zure gaitasuna erabiliz, bestelako ikuspuntu bat hartuko duzu, eta besteek ere bestelako begiz ikusiko zaituzte. Euskaldun bihurtu eta disfrutatu mundu berri batez! Hori guztia lortzeko, zure baitan duzun altxorra euskara da. Oraindik ez da erabat garatu, horregatik ez zara oraindik euskara hutsez mintzatzen. Baina zure indar ezkutua euskaldun izateko duzun ahalmena da. Horrek ekarriko dizu arrakasta, arrakastaren gakoa euskara baita. Eta ahalmen hori garatzen lagunduko dizuna, zure coach delakoa, AEK da, AEK da zure consulting partikularra. Hurbildu zaitez Txepetxa euskaltegira eta konproba ezazu. Euskara zure gaitasuna da, zure jaia, zure garaia, zure kuraia, zure jarraia, zure soslaia.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).