AEKideak mihia askatzeko antolatu dute Arabar Errioxara txangoa.

Derioko Txepetxa aek euskaltegitik ekainaren 21ean, ikasturteari amaiera emateko postre on bat antolatu genuen, hainbat lan, eskola ordu eta ekitaldi desberdin egin ondoren, Arabar Errioxako bodega batzuetara txangoa. Goizeko 9:00etan ikasle, irakasle eta hainbat aekide Derion elkartu eta mini-minibus batean abiatu ginen Bastida aldera. Lehenengo geldialdia Remelluri bodega dotorean egin genuen. Bertan bisita gidatua egin eta dastatzeko ardo kopa bat eman ziguten. Lekua zoragarria, Toloño mendipean, mahastiz inguratuta. Aukeran “Reserva” eta “Gran reserva” ardoak dastatu eta eros daitezke. Etxalde irteeran altxor historikoa, Erremelluriko nekropolia ikusi genuen. Hemendik Eskuernagara, urtero legez, euskaltegian ezaguna dugun “Poroporen” bodegara, Ruiz de Oña Calvete bodegara, hain zuzen. Bertan etxean bezala; ardo dastaketa ikastaro azkarra eta bereziki goraipatzekoa, 2006ko uztakoa eta diseinuko ardoa. Hortaz gain, bestelako kontuak ere azaldu zizkigun, familiaren transmisioa, zelan lan egiten duten, zein arazo dituzten orain, nola moldatzen diren… eta gu hamaiketakoa eta ardoak dastatzen, eta aipatzekoa bertako ogia, zein goxoa!! Eguerdiko 15:00etan, poz-pozik, Eskuernagatik Rivas de Teresora bazkaltzera, arkumea goxo-goxoa eta noski, bertako ardo gehiago. Ondoren lo kuluxka, eta txangoari amaiera kultural-historikoa emateko La Hechicera trikuharria ikusi genuen eta mini-minibusa ardo kutxaz beteta buelta etxera. Datorren urterako jadanik zerrenda osatua daukagu, berriro Eskuernagara joateko! Txangoaren balorazioa BIKAINA! Hurrengorako ateak zabalik, gustoa badozu apunta zaitezke laguna.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).