Bat egin ezazu euskaraz bizi gura duenarekin!

Batzuetan horrela dirudi, ezta? Batez ere euskara ikasten ari garenean eta euskaltegian irakasleak zerbait galdetzen digunean. Buruan oso argi dugu zer esan nahi dugun, baina esaldiak ez du burutik mihirako bidea egiten eta esan nahi dugun hori ez zaigu ahotik ateratzen. Badakigu hasierako ahalegina dela zailena, lotsa galdu behar dela eta erabileraren poderioz, gero eta errazago mintzatzen garela. Bada, hori kontuan hartuta ekin dio AEK-k ikasturte honetako matrikulazio kanpainari. Euskaldun aktiboak izateko zailtasunak dituztenei, euskaraz zerbait jakin arren askatzen ez direnei, inoiz egin eta ahaztu egin dutenei…AEK-k animatzen ditu guztiak eta bere bidean laguntzeko prest agertzen da. ANIMA ZAITEZ eta lagun artean zure hizkuntza hobetuko duzu eta euskaraz biziko zara. ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIRA.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).