Euskararen eguna ospatzeko gonbita ikasle eta AEKideentzat

Txorierriko AEK-k,Abenduaren 3an–euskararen eguna ospatzeko- Erakusketa eta dastaketa antolatu du “udazkeneko perretxikoak” izenburuarekin. Udazkeneko perretxikoen erakusketa eta azalpenak izango ditugu, bertatik bertara ezagutuz eta ondoren afari merienda ederra perretxiko eta ziza ezberdinekin egindako platerak dastatuz. Ordua: arratsaldeko 19:00 Lekua: Galbarriatu txokoa Afaria:12€ Apuntatzeko Txepetxa euskaltegian-tfnoa:944543967- abenduaren 2a baino lehen. Antolatzailea Txorierriko AEK Parte hartzaileak ikasleak eta gura duten AEKideak Ardura Teknikoa: Juan A. Diez ;ikaslea eta Sukaldari burua Iñaki Rubio: “Cantharelus" mikologia elkarteko zuzendaria.