Martxa baten lehen notak
Hitzak : J.A. Artze
Musika:M. Laboa
Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
Gure baitan datza eguzkia,
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.
Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak.
Gorririk ikus dezagun egia,
argiz beterik burua.
Batek gosearekin diraueino
ez gara gu asetuko,
bat inon loturik deino
ez gara libre izango.
Bakoitzak urraturik berea,
denon artean geurea.
Etengabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.
Inon ez inor menpekorikan,
nor bere buruaren jabe.
Herri guztiok bat eginikan,
ez gabiltza gerorik gabe.
Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
bat inon loturik deino
ez gara libre izango