JARDUERAREN HELBURUAK:
- 16 egunez euskaraz mintzatzea
- Euskal Herria hobeto ezagutzea (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak, ...)
- Bizikletaz ibiltzea gustuko dugunok opor ederrak pasatzea
PREZIOA: 411 euro
Prezio horren barruan trasteak eramateko furgoneta, lo egiteko lekuak, jatordu guztiak, eta ibilaldiari buruzko liburuxkak eta mapak sartuko dira.
ANTOLAKETA:
Egun bakoitzean, bataz beste, 65 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean, eta bidean behar beste geldiune egingo da interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da. Horrez gainera, atseden egun batzuk ere hartu ahal izango dira (egun horietan biziletaz ibili nahi duenentzat ibilbideak proposatuko dira).
Erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahiak eta aulkiak,...).
Irakasle bat gidari izango dugu (besteak furgoneta eramango du).
animatzen bazara hemen aukera polita deporte eta mintza pratika
Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.
Eskolarik ez da egongo, baina, hizkuntzari buruzko hainbat lan egin ahal izango dira:
- Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarriko gara (kontaktu batzuk aldez aurretik prestatuko ditugu)
- Leku batzuetan jarduera kulturalen bat proposatuko da: diaporamaren bat, erakustaldiak, ...
- Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira.
Informazio honekin zuen jakin nahia asetzea espero dugu. Baina, zerbait gehiago jakin nahi izatekotan, telefono honetara deitu 902 36 22 94. edo joseba-i@aek.org helbide elektronikora idatzi.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).