Euskararen alde AEK-k antolatzen duen Korrika egitasmoa, pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da, eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat.
Katalunian eta Bretainian dagoeneko egin dute antzekorik, eta orain irlandarrei heldu zaie txanda.
Irlandan 2010 urtean, martxoaren 10etik-17ra, KORRIKAren moduko ekitaldi bat antolatuko dute Gaeliko-aren alde.
"Rith" du izena ekitaldi honek-Gaelikoz korrika esan nahi du- eta bederatzi egunez gelditu gabe 1.600 km egingo dute, irlaren punta batetik bestera, bere hizkuntzaren alde, Belfast-etik Galway Cityn-era, 400 hiri eta herri zeharkatuz.
Bestalde, Bretainan 2008an antolatu zuten lehen korrika.
Bretoieraren aldeko lasterketa, AR Redadeg- lasterketa bretaoiraz- aurten bigarrenez antolatu dute, maiatzaren 10etik 15era, sei egunetan Bretainia zeharkatuko dutelarik; hemen 1.200 kilometro lasterketa burutuko dute guztira eta aurten helburua: Diwan bretoierazko eskolen alde dirua biltzea jarri dute.
Gure korrikari begiratu zioten bertakoek eurena egiteko.
AEKko korrikan parte hartu zuten Gazteizen eta lehen aipatu bezala, aurtengoa bigarren edizioa izango da.
Redit Breizh!
Eta horrez gain, ziurrenik datorren urtean beste baten berri izango dugu, izan bere, Gales-en antzeko zerbait antolatzeko informazio bila izan dira AEKn.
Ekinak lortzen du!
Gora Korrika!
Gora Herrien HIzkuntzak!
Bien ala bien informazioa nahi duenak, honako web-guneetara jo dezake: Rith 2010 ezagutzeko, www.rith.ie; eta Ar Redadeg delakoari buruzko informazioa lortzeko, http://ar-redadeg.org/drupal/br/node/49.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).