• Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean.
Rith gaelikoren aldeko korrika da eta AEK eta KORRIKA ofizialki gonbidatu dituzte antolatzaileek.
• Ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien antolatzaileei, eta ekitaldia hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziren iaz 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Halandaze, Edurne Brouard Korrika arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Dublinen hartuko dute Rith 2010eko lekukoa martxoaren 11n.,
382. kilometroan hain zuzen bere,
iluntzeko 20:25ean.
Karreran parte hartu aurretik, arratsaldeko bostetan hasiko den ekitaldi ofizial batean izango dira AEK eta Korrikaren arduradunak.
• Rith 2010 ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen: www.rith.ie
JAIKINARAZI IEZAIOZUE, IRLANDAN BIZI DIREN LAGUN ETA EZAGUNEI ETA PARTE HARTZERA GONBIDATU.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).