Dakizuen moduan, Korrika 17k euskalakariak elkartuko ditu Trebiñutik Donostiara. Pausoz pauso eta gelditu barik, milaka korrikalari euskalakarik elkarri pasatuko diote lekukoa, eskuz eskuz eta kilometroz kilometro. Baina, aurrera egiteko Korrikak herriaren eta herritar bakoitzaren babesa eta laguntza behar du.

Hori dela eta, zenbait euskalakari ospetsurekin bideo hau osatu dugu. Lekukoa beharrean, Laguntzailea pina pasatzen diote elkarri. Juan Martinez de Irujo, Iñaki Ortiz de Villalba, Itxaro Borda, Andres Urrutia, Loli Astoreka, Igor Elortza, Porrotx, Ines Osinaga, Iñaki Perurena, Battittu Coyos, Pau anaiak, Hur Gorostiaga, Estitxu Fernandez eta beste hainbat lagun ere euskalakariak dira. Eta zu, euskalakaria zara?
Orain, zuen laguntza behar dugu, euskalakarion katean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zeu ere euskalakaria eta Korrika Laguntzailea bazara, zure bideoa graba dezakezu eta guri bidali euskalakari@gmail.com helbide elektronikora. Modu honetan ere, Korrika babesten egongo zara.
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).