Errioxara joan ginen

Launa upategia bisitatu genuen Biasteri herriko lurretan dagoen upategi hau, bizkaitar familia jator batek kudeatzen du. Kantabriako Mendilerraren azpian kokatuta dago Ardo bikaina ekoizten dute. Hainbat sari jaso dituzte. Aurten , esaterako, Bruselako urrezko saria irabazi dute Launa Plus Kriantza 2007 ardoarekin eta geuk ere probatu dugunez, saria emateko modukoa dela diogu. Bisita ondoren, Arabar Errioxa inguruko herri polit bat bisitatu genuen BIASTERI, oso dotorea iruditu zitzaigun, giro ona zegoen. Eguerdia aldera bodegara itzuli eta bazkari gozo-gozoa jan, bazkalostekoa, ardoa erosi eta Herreratik gora, Arabako beste herri polit bat bisitatu genuen, URIZAHARRA, bere sarrera ikusgarriarekin. Bueltan autobusean, gehienak erdi lo, Deriorantz. Errepikatzeko modukoa!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).