AEKn ikastaro bereziak

E-uskaltegiak, AEKren on-line zerbitzuak, HABEren mailetarako azterketak prestatzeko 100 orduko on-line ikastaroak prestatu ditu, otsailaren 6tik ekainaren 22ra. Ikasleak tutoretzetarako 5 ordu eta mintzamena lantzeko 16 ordu izango ditu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko bidali mezua helbide elektroniko honetara.: e-idazkaritza@aek.org. Matrikulak 327 euro balio du.