Lehiaketa honen ardatza Korrika 18ren mezua eta leloa, Eman euskara elkarri, hedatzea izango da. Hauek lau haizeetara zabaltzeko Korrika 18ren kantaren (Bagoaz!, Esne Beltza) doinu dantzagarriak ezin egokiagoa da.
Beraz, parte hartzeko kantaren bertsioak, koreografiak, lip dubak, flashmobak, coverrak, dantzak, flashmobak, bestelako bideo laburrak… onartuko ditu Korrikak.
Korrikaklip bideo laburren lehiaketaren oinarriak irakur ditzakezue 18. korrika web gunean:
-Bideoa interneten artxiboak gorde eta banatzeko guneren batera igo (Dropbox, Googledrive…), guri lotura bidali eta guk deskargatuko dugu.
Saria:
- Korrika 18ko material sorta ikaragarria.
- Epaimahaia Korrika Transmedia egitasmoko kideek (EHU, EITB, TABAKALERA, HAMAIKA TB eta Korrika-AEK-k) osatuko dute eta hauek erabakiko dute saria nori eman.
Anima zaitezte!