Errioxako txangoaren argazkiak

Berandu baina, hona hemen Errioxarako txangoako argazki batzuk Urtero egiten dugun upeltegirako bisitan, beti izaten dugu sorpresaren bat. Aurten upeltegia eta bazkaria dohan izateaz gain, Juananek prestatu zigun hamaiketakoa izan zen sorpresa gozoa. Ezustekoa ere izan genuen autobusa ur barik gelditu zelako, ondorioz berandutu ginen. Biasteriko bisita ez genuen egin baina bai hamaiketako ederra. Upeltegi itzela, ardoa oso ona, bazkari gozoa ... eta arratsaldean Dinastia Vivankok duen erakusketa pare gabea ikusi genuen. Datorren urterako denak apuntatzeko agindu ziguten.