Txepetxa-kideak eta Berba lagunak bat egin dugu eta sagardotegira joan gara.
Sagardotegian aintzinako usadioan, hau da, geuk bazkaria eraman eta prestatutakoa jan genuen jai giro ederrean eta ondo baino hobeto disfrutatu.
Batzuek ez zuten Markina ezagutzen eta sorpresa polita hartu zuten , herri honek badituelako hainbat gauza eder disfrutatzeko.
Bertako artistari egindako bisita ere ikusgarria izan zen eta gozotegian erositako pastak ezin gozoagoak.
San Migel Arretxinagako sekretua ezagutu genuen eta baita,harrituta utzi ere.
Gure sukaldari trebeak bazkaria ezin hobeto prestatu eta azkenengo gintonic-ak mundialak!
Ikusi argazkiak