Gaur martxoak 7, hasi da RITH2014
Gaelikoren aldeko Irlandako KORRIKA.
Gaur goizeko 9.00etan hasi da Baile Bhuirnetik (Ballyvourney, Cork)
eta 1000 kilometro egin ondoren, martxoaren 15ean, Belfasten bukatuko dute. Berton mezu sekretua irakurriko dute, gure KORRIKAn egiten dugun bezela.
Irlandara gertutik parte hartzerik ez dugu izango, baina, laguntzeko prest dagoenak, ziber-kilometroak eros ditzake : RITH-2014 web gunean.