Txorierriko lagunei Karlosen mezua

Botafuegos,2015-3-21 Berandu iritsi arren, aurtengo Korrika bukatu ostean, hemengo komunikazioen "interbentzioa" sistemak eta posta funtzionamenduak ez baitidate garaiz heltzen ahalbidetuko, une zoragarri hau zuekin batera partekatu nahi nuen. Europar hegoaldeko txoko honetatik nire agurrik beroena zuei igortzeko. Euskal Herria euskaldundu arte lanean jarrai dezagun. Animo! Maialen Lujanbiok BECen abestu zuen moduan: HERRIA SORTZEN SEGI DEZAGUN EUSKARATIK TA EUSKARAZ Eutsi goiari Karlos