errigora produktuak ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Txorierriko Aek Txepetxa Euskaltegia 2015ko urr. 27a, 00:00
Beste urte batez egin dugu bat Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna. Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu.Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da. INFORMAZIO GEHIAGO ETA ESKAERAK Txepetxa euskalegia tfnoa:944543967 edo 607598794 Zerrenda zabalik daukagu azaroaren 6 arte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).