Bretainieraren aldeko lasterketaren bosgarren edizioa ostiralean (apirilak 29) abiatu da Sant-Ervlanetik (Nantesetik hurbil).
Eskuz esku, pausoz pauso, herriz herri...
hamaika kilometro egin ondoren, maiatzaren 7an azken urratsak Lokoal-Mendonen emango ditu, jai giroan. Izan ere, egun horretarako egun osoko egitaraua prest daukate.
Gogoan izan bretainieraren aldeko lasterketan, gure Korrikan bezala, parte hartzeko modu asko dagoela: ziberkilometroak, materiala... Informazio guztia Ar Redadeg-en webgunean aurkituko duzue!
-
AEKk bertan parte hartu du kilometroa erosita.