Berbalagun abian jarri da berriro Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2006ko abe. 23a, 20:15

Artikulu hau aikor! aldizkariko 54. zenbakian argitaratu da (2006ko azaroan). "Euskalduna bazara, asko dozu emateko" eta "Ikasten ari bazara, laster emango duzu". Halan dinoe Txorierriko hormetan eskegi diran iragarkiak. Baina zertara dator hori? Berbalagun proiektuaren bidez euskaraz dakienak eta ikasten dabiltzanak alkartu egiten dira. Zertarako? Ba, iragarkiak dinonez, euskera dakianak daukan aberastasun handi horretatik zati bat partekatu ahal izateko; era beran, ikasten diharduna, ondo ikasi ostean, bera izango da emon ahal izango dauena. Baina holako metaforak alde batera utzita, hoba izango da Derion sortutako Berbalagun proiektuan iaz ibili ziranak zer kontetan daben irakurtzea. “Paseatu eta euskera, euskera eta euskera” Eguzkiñe euskera ikasten ebilen. Iragarkiak irakurri eta izena emon eban. Gurutze proiektuan laguntzeko prest egoan. Aurretik ez eben elkar ezagutzen eta Berbalagunak ipini zituen biak hartuemonetan. Eta halan emon eben urte osoa: astero tartetxo bat hartuz, “euskeraz, euskeraz eta euskeraz” jarduteko, paseau edota zerbait hartzen eben bitartean. “Erretalak ebakitzen gabilz” Argazkiko emakumeak martitzen guztietan alkartzen ziran beste bi edo hiru lagunegaz kafe bana hartzeko. Udan paseotxoa be emoten eben baina neguan aterpean hobeto egoten dala uste dabe. Batzuk euskaldun zaharrak dira; besteak badakie euskeraz, baina kostau egiten jake berba egiten. Halan be, animau egin dira apurka-apurka. Zer egiten daben galdetuz gero, hau erantzuten dabe: “Zer egiten dogun? Ba, erretalak ebaki. Gizonagaz, seme-alabakaz, lobakaz… gertatutako gauzak alkarri kontatzea. Lehen erderaz egiten genduana orain euskeraz. Aurten be jarraitzeko asmoa dogu”. Izena emateko: 635 75 35 95 telefonoan, derioberba[abildua]euskalerria.org helbidean edota Txorierriko euskaltegietan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).