Aikor: 07-02-02//07-02-15

Hamabost egun hauetan Deriori buruz argitaratu diren artikulu eta albisteak honako hauek dira:

- Tai Chi eta Taekwondo txapelketak Derion: martxoan izango dira Derion Euskadiko Tai Chi txapelketa eta Bizkaiko Taekwondo txapelketa.

- Kalejira eta dantza agerraldia Derioko inauterietan: bihar izango da inauterien egun handia Derion. Egun horretan egongo den programazioa dakar Aikorrek.

- Eskiatzera eta Disneyland Parisera Derioko udalaren eskutik: Derioko udalak derioztar guztioi bi bidaia eskaintzen dizkigu merkeago.

- Korrika kulturala Txorierrin: berez ez da Deriori buruzko berria, baina agertzen dira Derion egingo diren ekitaldi bi: Korrika bazkaria martxoaren 25ean eta Asisko Urmeneta eta Edorta Agirreren hitzaldia martxoaren 15ean.

- Aikor.com, txorierritarron bilgune birtuala: hurrengo Aikorreko gai nagusia hauxe izango da.

Amaitzeko, gauza bat: Aikorrek jarrioak jarri dizkie artikuluei eta albisteei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).