Ekainaren 2an Mintza eguna Donostian

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko mai. 4a, 10:33

Datorren hilean, ekainaren 2an, Mintza eguna izango da Donostian. Aurten tik berbalagun batzuk joan egingo gara. Ea talde majoa osatzen dugun.



Mintza Eguna. Mingaina askatzeko jai eguna!
Donostian 2007ko Ekainaren 2an.
Mintzakideko ikasturtea bukatzeko postrea zerbitzatuko dugu, Mintza Eguna Donostian.

EGITARAUA:

11:30etan Donostiako Bulebarreko kioskoan ongi etorria bertsolariekin.
12:00tan ibilbide gidatua Donostiako parte zaharrean barrena.
12:30etan hamaiketakoa Arrano Beltza euskal tokiak prestatuta.
14:00etan bazkaria Trinidade plazan. Bazkari txartelak 20 eurotan salgai daude jada.
Bazkalostean:
Sari banaketa eta ondoren kantatu, dantzatu edo mintzapraktika egiteko aukera.