Kirol campusa Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko abe. 18a, 11:00

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hiru kirol campus antolatu ditu Gabon hauetan: Irunen, Gasteizen eta Derion. Gure herrian abenduaren 26 eta 27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an, txirrindularitzari buruzko kirol campusa izango da Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Gura baduzue, badakizue, txirrindularitza campusa Derion. Informazio gehiago eta izena emateko jo ezazu www.euskara.euskadi.net-era.