Gaur gure Berbalaguna Deia egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2008ko urr. 15a, 01:00

Gaur Deia egunkarian gure Berbalagun programaren inguruko artikulua argitaratu dute. Hona hemen:

>
Berbalagun proiektu berria proposatu dute Txorierrin
Euskaraz aritzeko taldeak sortu eta bultzatuko dira eskualdeko sei udalerrietan.
e> 
Derio. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea Osatzen duten udalerriek Totoan enpresaren bitartez, Berbalagun Plana jarri dute martxan barriro, Txorierriko Mankomunitateko herrietan Euskara erabilera trinkotzeko. Proiektu honen bitartez euskaraz dakitenak bildu egiten dira, euskaldun zaharrak ikasle berriekin, denen artean euskaraz hitzegiteko.

Egitasmoaren barruan, euskararen normalizazioa bilatzen da Txorierrin, honen erabilera sustatuz eta bide batez, handituz. Horretarako, euskal komunitateak sortu eta daudenak indartuko dira, txorierritarrek berez daukatenak aprobetxatuz eta zabalduz. Ezinbestekoa da beraz, euskararen alde biltzen direnen parte hartzea lortzea.

Plana martxan zegoen jada Larrabetzun eta Derion, eta orain hedatu egin da beste lau udalerrietara, beti ere, Euskara Teknikariaren gidaritzapean. Izena emateko, Toxorierriko Berbalagunen telefonora deitu daiteke edota mankomunitatetik pasatu, gainera, Euskara elkarteek ere, Tximintx, Lagatzu, Zorrizketan edota Arrekikili-k eta eskualdeko AEK eta Udal Euskaltegiak ere informazioa eman dezakete.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).