Badator SASIMARTXO!!

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko ots. 19a, 00:00

Asteburu honetarako ez deukozula planik??? Derion bertan, euskarazko hainbat aukera dagoz. - Barikuan, zezeilak 20,
o ARATUSTEAK DERION. Egun osoan zehar ekintzak. o ANTZERKIA EUSKARAZ "Ezker eskuma" umorezko antzerkia. (Derioko Udalak antolatuta).
(Informazio gehiago www.deriokoudala.net -en ). - Domekan, zezeilak 22,
o Goizean MENDI IBILALDIA: LAUROETA-LOIU. (Txorierriko Berbalagunek antolatuta).
Ikusi mapa handiagoa IKUSIKO DITUGUNAK: - “Burdinezko gerrikoko” bunker bat Lauroetan bertan. - Goikogane eta hango bistak. - Aiartza auzoa (Mungiarako tren zaharraren inguruko kontakizunak). - Sª Esteban ermita (laster aireportuak botako duena). - Santimami ermita (Derio-Zamudio). - Bilboko hilerria (barruan dauden lekurik garrantzitsuenak).
o Arrastian SASIMARTXO: Ohitura zaharrari jarraituz, Santimamiko ermita ondoan batuko gara, txitxiburduntzi gozoa egiteko. ERDU GUGAZ SASIMARTXO OSPATZERA!! 17:00etan Santimamiko landetan. ANIMATU eta PARTE HARTU!!! Eta Deriotik asko mobidu barik be, badago zer egin: - Eguena, zezeilak 19, o Larrabetzun Xabier Amurizak hitzaldia emongo dau bere azken eleberriari buruz. (Arrekikili Euskara Alkarteak antolatuta). - Barikua, zezeilak 20, o Zamudion, kanta afaria, Galbarriatuko txokoan. (Lagatzu Euskara Alkarteak antolatuta). Ez dago atxakirik! Gozatu egizu euskaraz!!!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).