Eguerdion Tximintxkideak, ordu gutxi faltan 2 urterik behineko sentsazio adoretsua ostabere bizitzeko eta eskertu gureko neuke zuen kilometroa korritzeko nigan pentsatu izana. Kriston ilusioa egin doste, ez da lekukoa eramaten doten lehengo aldia baina, txikitan nork eta Atotzek Lainomediko kilometroa egin nahi ez ta neu anima nintzen. Josus! oraindino dut akorduan une horretako zirrara. Baina zapatuan diferentea izango da, guztiz diferentea gainera. Izan ere, nahiz eta txikitatik guraso eta inguruaren eraginez euskatzalea izan, oraingoan euskaltzale izateaz gain euskalduna naiz eta horixe be, guraso eta inguruaren laguntzaz izan da, nola ez. Oraindik gogoratzen dut Lainomendin (horregatik ere dantzataldeagaz elkarbanatua izateak ere badauka berea) sartu nintzenean eta euskaldun Vs erdaldun kontzeptua bereganatzen hasi nintzenean...eskerrak horri, gurasoei, AEK-ri, txikitako koadrilari, zuei, herriko euskaldunei... Guzti honek nigan sortutako erantzunik gabeko mila galderek, hutsune sentsaziñoak, zentzurik gabeko hizkuntz-egoera pertsonalak hona ekarri nau eta beste erdaldun guztiengan horrelako sentimendua sortaraztearen alde egingo dut korrika zapatuan. Eskerrik asko ongi etorriagatik, horrelakoak beti eskertzen dira-eta. oh: Korrika bai, euskaraz be bai, baina erritmo brasidarrak soinu banda. Badakizue-eta nahiko mestizarra naizela...ikusikozue, jejeje Zapaturarteee!!! Muxo muxu ZiorTxorierriko kilometroei buruzko informazio gehiego beheko mapan dozue eta www.aikor.com/txokoa/txepetxaAEK eta Korrikari buruzko informazio gehiago www.korrika.org
Ikusi mapa handiagoa