Lizarrara bidaia (maiatzak 1)

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko mai. 11a, 00:00
Maiatzaren bateko zubian, asteburu pasa ederra egin genuen Lizarrara. Arratsaldeko 17:00etan irten ginen Deriotik Lizarrantz. Aurpegi alaiak ikusten ziren autobusean, batzuk berriak ere bai (ondo etorri Kontxi, Silvia eta Usoa). Lizarran maletak aterpetxean utzi eta hango Garean Euskara Elkartekoekin geneukan hitzordua: Bisita gidatua eta luntxa. Lizarrako alde zaharra erakutsi ziguten Gareanekoek, ondo erakutsi ere! A ze azalpenak Larraitz! Bisita gidatu polita eta benetan interesgarria, marrazkidun azalpen orrialde eta guzti! Bikain! Bisita amaitu eta txoko batera joan ginen. Luntx gozo-gozoa geneukan zain eta ezin muzin egin. Gustura edan eta jan genuen, Garean Euskara Elkarteko kideekin batera. “Berba eta mintza” ibili ginen, hango “Mintzakideak” ezagutuz (hemengo “Berbalgaunak”), Lizarrako eta Derioko euskararen egoerak zeintzuk diren kontatuz, … Ezagunen bat ere ikusi genuen, ama lezamarra zuen andre bat, bermeotarra zen mutil bat, … Ze txikerra den Euskal Herria! Eta halako batean, Mentxuk eta Gemak trikitrixa eta panderoa atera eta mundu guztia dantzan ipini zuten!! Erromeria bertan!! Hau gaugiroa!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).