Olatz Zubieta
Master bat egitera HABANAra joan zen duela bi urte eta iaz, eta  “Derioztarrak 5 kontinenteetan†hitzaldi sortako lehen emanaldia egin zuen Txepetxa-AEK euskaltegian.

Bidaia Karibeko itsaso urdinetik  harago joan zen, Kubatarren bizimoduan barrena izan zela esango genuke. Berak ezin hobeto erakutsi zuen  turistentzako HABANA eta bertakoena. Turistek disfrutatu ahal dutena eta bertakoek bizi duten errealitatea.
Kubatarrek blokeoa gaindituz, oinarrizko beharrizanak  beteta dituztela;  kultura maila ikaragarria dutela eta baita hezkuntza eta medikuntza maila ere. 
Kubatarren espiritua ulertzeko bi esaldi entzuten zituzten hangoen ahotan: “Zaharrak gazteen erretaguardia dira†eta “Kuban ez dugu soberan daukaguna ematen, baizik eta daukagun  apurra banatu egiten duguâ€. 
Patxada handiko herria izanik ere, Olatzek esan zigun denek izan ahal dutela zeregin bat eta besteekin konpartitu. Eta dantza eta musika edonon ikus daitekeela.
Ikaragarri emanaldi polita izan zen.
