Eguen honetan film laburrak Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2011ko api. 11a, 04:00


Urtero legez, Derion film laburrak izango ditugu ikusgai. Eguen honetan arrastiko 7:30tan hasita Gurea aretoan. Korrika kulturalaren barruan eta Tximintxek antolatua.
LABURBIRA 2011 portada

Bederatzi ikus-entzunezko ordubete inguruan

Emanaldi bakoitzean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2010ean eta 2009an ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile berriak kontuan hartzeko. Hala, Asier Altuna eta Angel Aldarondo bezalako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindik hain ezagunak ez diren Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua "Txintetilla", Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak ere. Gainera, aurreko edizioetan bezalaxe, 2010.urteko urriaren 30etik azaroaren 6ra Ermuan egin zen Kameratoian, Topaguneak antolatutako Ikus-entzunezkoen Rallyan, sortutako hiru lan sartu dira tartean. Hiru ikus-entzunezko hauek Kameratoiak ezarritako baldintzen arabera eginak daude:

  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eginak dira.
  • Lau egunetan grabatu eta editatuak izan dira.
  • Gutxienez 5 eta 10 minutuko iraupena dute.
  • Antolatzaileek hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute.
  • Lehiaketa hartu duen herriaren zenbait ezaugarri edo lokalizazio agertzen dira.

 

Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: dokumentala, animaziokoa, sormenekoa, umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak ...    

 
LABURBIRA 2011: egitaraua 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).