Asteburua euskaraz blai dator

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2011ko eka. 10a, 00:00

Ondoko herriak Pazko jaiak badira ere, Derion asteburu honetan hainbat aukera dugu euskaraz bizi eta dibertitzeko.

Barikuan Kukuke antzerki eskolakoek derioztarren aurrean aurkeztuko dute urtean zehar egindakoa. Ume eta gaztetxoak Gurea aretoan izango dira arrastiko 6etatik aurrera.

Zapatuan, berriz, urteroko zita bat dago: Txepetxa euskaltegiko lagunek Errioxara antolatu duten txangoa. Biasteri ezagutuko dute, upeltegi bat bisitatu, kopue izan, eta abar. Egun pasa ederra egiteko plana.

Eta, azkenik, domeka. Tximintx, Altzora eta Berbalagunaren artean antolatutako jai eguna. Goizeko 10etan Txepetxa euskaltegia bertako bedarren gaineko ikastaroa izango da. Baina, lasai: euskaltegi barruan denbora gutxi izango gara. Deriotik ostera egingo dugu bedarrak ezagutuz eta zertarako erabil daitezkeen ikasiz. Ostera amaitutakoan, Errekalde parkera hurreratuko gara. Han, ordu bietan barbakoa izango da.

* Barbakoarako ohar batzuk: bakoitzak eraman behar du bere janaria, bere edaria, bere egurra edo bere ikatza. Lekua gorde egingo dugu lehen orduan. Eguraldi txarra eginez gero, goizeko 10etan Txepetxa euskaltegian batzen garenok erabakiko dugu zer egin eta euskaltegian utziko dugun kartel batean adieraziko dugu erabakitakoa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).