Derioztarrak 5 Kontinenteetan (D5K). Lehena safaria.

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2012ko aza. 18a, 00:00

Berriro egin da "Derioztarrak 5 Kontinenteetan" hitzaldi-zikloa. Eta aurten zer ikusi eta ikasi dugu? Nondik ibili gara? Blog honetan laburbiltzen saiatuko gara. Ez da erraza. Aurreratu dezakegu oso zaila dela aurkitzea 5 bidai hain ezberdin bata besteengandik. Lehen egunean Txapas taberna gainezka zegoela, safari baten partaide izan gara Gotzone Imazen gidaritzapean. Afrikako 5 handiak (elefantea, bufaloa, errinozeroa, lehoia eta leopardoa) ikustera joan ei ziren Masaien herrira baina beste gauza asko aurkitu ere. Kamioitzar baten gainean bidaiatuz pasaia ikusgarriak eta era guztietako animaliak izan ditugu begien aurrean, argazkietarako prest egongo balira bezala. Izen mitikoetatik ibili gara, Nilo ibaiaren iturria den Victoria lakua, Masai Mara eta Serengeti erreserbak, Ngorongoro parkea, Zanzibar-ko hondartzetan amaitzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).