Eta gaur Birmania

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2008ko ekainaren 5a

Astelehenean Txina, martitzenean Mozanbike, eguaztenean Wall Mapu (maputxeen herria) eta eguenean Birmania, Myanmar. Derioztarrak bost kontinenteetan. Eta bihar, amaitzeko, Ternua.

Gaur arrastiko 8etan Cristina Gagok eta Jose Carlos Loresek Trippy tabernan (Elenarenean) Birmaniari buruzko bidaia-kronika egingo dute. Zoritxarrez, aktualitatez blai dago herri hau. Badakizue, hurreratu gaur arrastian Trippyra eta gozatu hitzaldiarekin.