Aurrekoan enteratu ginen Derio Berbetan blogari esker, gure herriko alkateak, Lander Aiarzak, Tximintxeri buruz egin zuela berba Berria egunkarian egin zioten elkarrizketa batean. Hona hemen alkateak esandako hitzak:
Euskararen inguruan hainbat kanpaina jarri duzue martxan. Zein helbururekin? Euskarazko egunkari batean publizitatea egiteak badu abantailarik? Zergatik aukeratu duzue Berria egunkaria?
Euskararen aldeko politikak lehentasuna du gure eguneroko jardunean, bai udalean bai udaletik kanpo; udaletxean funtzionario euskaldunak izan behar ditugu, herri administrazioarekin edozein hizkuntza ofizialetan komunikatu nahi duten herritarrei erantzuna emateko gai izan daitezen.
Zorionez, hizkuntz normalizazioaren aldeko udal talde nekaezina dugu: Tximintx Euskara Elkartea. Esaterako, beraiekin batera, euskara ikasi eta kalean erabiltzeko Berbalagun proiektua abiarazi genuen, eta izan duen arrakasta ikusita, Txorierriko haran osora zabalduko da. Horrez gain, Derioztarren Euskera liburua egiteko eta argitaratzeko lanean parte hartu genuen. (...)
Kontu bat bakarrik: azken hilabetean Tximintx agertu da Berrian azken bost urteetan baino gehiago (jaiak direla eta artikulu osoa, azken bi emanaldi nagusien entresaka kultura arloan, Landerren elkarrizketa). Zergatik ote?
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).