Pasa dan zezeilaren 22an, domekaz, Kanporamartxo (edo Sasimartxo) ospatu gendun Santi Mamiko parkean. Ohitura zaharrari jarraituz, garizuma hasi aurreko domekan, ermita batera joan eta txitxiburduntzi gozoa prestatu gendun.
Lehen Sª Estebanera joaten ziren derioztarrak, orain gu Santi Mamira joaten gara; batzuk oinez, beste batzuk zaldiz... Txorizoa eta urdaia jan eta giro ederrean arrasti pasa egin gendun bertaratutakook. Hemen argazki batzuk: