D5K

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko eka. 1a, 00:00
Olatz Zubieta Master bat egitera HABANAra joan zen duela bi urte eta iaz, eta “Derioztarrak 5 kontinenteetan” hitzaldi sortako lehen emanaldia egin zuen Txepetxa-AEK euskaltegian. Bidaia Karibeko itsaso urdinetik harago joan zen, Kubatarren bizimoduan barrena izan zela esango genuke. Berak ezin hobeto erakutsi zuen turistentzako HABANA eta bertakoena. Turistek disfrutatu ahal dutena eta bertakoek bizi duten errealitatea. Kubatarrek blokeoa gaindituz, oinarrizko beharrizanak beteta dituztela; kultura maila ikaragarria dutela eta baita hezkuntza eta medikuntza maila ere. Kubatarren espiritua ulertzeko bi esaldi entzuten zituzten hangoen ahotan: “Zaharrak gazteen erretaguardia dira” eta “Kuban ez dugu soberan daukaguna ematen, baizik eta daukagun apurra banatu egiten dugu”. Patxada handiko herria izanik ere, Olatzek esan zigun denek izan ahal dutela zeregin bat eta besteekin konpartitu. Eta dantza eta musika edonon ikus daitekeela. Ikaragarri emanaldi polita izan zen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).