Bariku goiz honetan euskara eta kirola batzen duen hitzaldia dugu Derion, Tximintxek eta Txorierriko Berbalagunak antolatuta. Mahai-ingurua izango da eta bertan honako hauek hartuko dute parte:
- Gaizka Garitano derioztarra: Eibar, Erreala eta Alavesen jokatu ostean, gaur egun Eibarreko entrenatzaile dihardu.
- Miguel Madariaga: Euskaltel-Euskadiko fundazioko lehendakaria.
- Igor Gonzalez de Galdeano: ziklista ohia da eta gaur egun Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria.
- Pello Bilbao: Euskaltel-Euskadiko azken fitxajea da Pello gaztea.
Moderatzaile gisa, arituko da Haritz Gallastegi kazetaria. Euskadi Irratian Athletic-eko partidak berak kontatzen ditu.
Parte hartzaile guztiek egingo dute berba euskara euren kirol bizitzan izan duen garrantziaz.