Ostegun honetan, urtarrilaren 25ean hain zuzen ere, Aikor aldizkariak bere bosgarren urteurrena ospatuko du.
Bost urte pasa dira jadanik aikor martxan jarri zenetik. Bost urte eta 55 zenbaki (hurrengoa jaian bertan banatuko da).
Aurten jaia Sondikan izango da lehen aldiz. Orain arte beti Lezamako txokoan egiten zen, baina aurten Sondikako Kultur Etxean egitea erabaki dugu.
Egitaraua:
- Aikor.com webgunearen aurkezpena
- Rafa Rueda, Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabal.
- Aikor lagun kanpainaren aurkezpena
- Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruaren hitzalditxoa.
- Aikor sariak banatzea.
- Ondoren luntxa.
Aurkezlea: Udane Goikoetxea derioztarra, Bizkaia Irratiko esataria.
Gogoratu: jaira joateko gonbidapena behar da.