Aikor: 07-02-16 // 07-03-01

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2007ko mar. 1a, 13:46
Hauexek dira aikor.com-en azken hamabost egunetan agertutako ri buruzko albisteak eta berriak:

- Ertzaintzak emakume bat zauritu du Derion:  otsailaren 14an Iñaki de Juanaren aldeko kontzentrazioan istiluak egon ziren Derion eta emakume bat zauritu eta ospitalera eraman zuten.

- Inauteriak Txorierrin: Derioko inauteriei edo aratusteei buruzko argazki sorta ederra dakar aikorrek. Begitu ea agertzen zaren.

- Ekitaldiak Derioko Ostalari Elkartearen eskutik: Derion sortu berria den Ostalari Elkarteak euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak prestatu zituen.

- Haur elebidunak dituzten gurasoentzako hitzaldiak antolatu dira: Txorierriko mankomunitateak hitzaldiak antolatu ditu haur elebidunak dituzten gurasoentzat.  Derioko hitzaldia martxoaren 27an izango da eta bertan egongo diras Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarra kazetari ezaguna.

- Habiak jarriko dituzte Derion: Derioko udalak martxoaren 3an habiak jarriko ditu Ganbe Goikoa auzoan.

- Derioko Lagun onak txokoa: Derioko erdialdean dagoen txoko honi buruzko erreportajea plazaratu du aikorrek euren 30. urteurrenean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).