Jürgen Wolff gurean izango da datorren asteazkenean, urriaren 24an. "Euskaraz hitzegiteko beldurra nola galdu" izango da berak emango digun hitzaldi-tailerraren izenburua. Jürgen Wolff TANDEM fundazioaren kidea da. Fundazio honek eskarmentu handi du hizkuntzen irakaskuntzan, baita mintzapraktika programetan ere.
Tailer honekin jartzen dugu martxan 2007-08 ikasturteko Berbalaguna Derion. Denak zaudete gonbidatuta. Bide batez, mintzapraktika.org webgunea sortu dela ere jakinarazi nahi dizuegu. Webguneak dakarren nobedaderik inportanteena da internet bidez mintzapraktika egiteko aukera ematen duela. Argibideak hemen.
Begi-gosea sortzeko, bideo bat.