Derioko Berbalagunak irailera arte agur

2005eko irailean jarri genuen Berbalaguna martxan Derion. Lehen ikasturtea oso arrakastatsua izan zen eta iazko irailean bigarren ikasturteari ekin genion.

Ikasturtean zehar 39 pertsona ibili dira Berbalagunean, hainbat taldetan banatuak. Adin aldetik, denetarik izan dugu: hasi 20 urtetik eta 68 urtera. Genero aldetik, neskak gehiago mutilak baino.

Eta zer egin dute? Ba, apur bat denetarik: paseoan ibili,  mendira joan, txutxumutxetan ibili, bidaietan bizitakoak trukatu, ...

Horretaz gain, Berbalagun proiektuaren inguruan bestelako ekitaldiak egin dira: hilero euskarazko agenda atera, mintza egunera egindako txangoa, Bizkaiko Bertsolarien finalera egindako beste txangoa, ...

Baina ikasturtea amaitu da eta horrekin agur esango digu proiektuak datorren ikasturtea heldu arte. Irailean elkar ikusiko dugu, hortaz. Iazkoan 40 baietz esan genuen eta ez dugu lortu 40era iristea. Baina batera geratu gara, dedio. Datorren urterako apusturik ez dugu egingo, badezpada.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).