Derioko Berbalagunak datorren ikasturtera arte agur esan du. Dena den, horrek ez du esan gura udan euskara ikasteko eta erabiltzeko aukerarik ez dagoen. Hona ekarriko ditugu horietako aukera asko:
- Barnetegiak: hainbat eta hainbat aukera dago Euskal Herrian zehar barnetegietan parte hartzeko. Barnetegi mota ezberdinak, data ezberdinetan. Eskaintza zabala, benetan. Zerrenda bat egin du Karrajuak bere blogean.
- Txorierriko AEK (Derio): EGA eta hobekuntza ikastaroak. Ikastaroak izango dira uztailean, 2tik 27ra (goizez, ikastaro trinkoa). Izena emateko azken eguna, ekainaren 29a. Informazio gehiagorako AEKko euskaltegitik pasa, 94.454.39.67 telefonoan edo txepetxa[abildua]aeknet.net helbidean.
- Txorierriko Udal Euskaltegia (Derio): udako ikastaroak ere antolatzen ditu, baina ezin izan dugu horren gaineko informaziorik lortu. Informazioa lortzeko pasa Udal Euskaltegitik, 94.454.00.62 telefonoan edo euskera[abildua]txorierri.org helbidean.
- Labayru (Derio): Labayruk ikastaroak antolatu ditu Derioko seminarioan. Hainbat eta hainbat ikastaro antolatu ditu: Alfabetatze mailak (3 maila, bizkaieraz), Goi mailak, EGA ikastaroa, Hobetze maila, Bizkaiera lantzen, Mintzamena, Hizkuntza eskakizunak ateratzeko ikastaroak, Itzulpen ikastaroak eta Euskara teknikari izateko ikastaroa. Honen gaineko informazio gehiago hemen.