Tximintx esnatu egin da, bere lozorrotik. Blogari hautsa kendu eta berriro jarri gara martxan. Ikasturte honetan nobedadeak izango dira, batez ere Berbalagunari dagokionez. Orain arte, Tximintxek kudeatzen zuen Derioko Berbalaguna. Hemendik aurrera, Derioko berbalaguna Txorierriko Berbalagunaren barruan izango da, Larrabetzuko Berbalagunarekin batera, eta beste herrietan sortuko diren lan-taldeekin batera.
Horrez gain, kulturgintzan jardungo dugu orain arte bezala. Eta aurton bultzada berezia eman nahi diogu sorkuntzari ....
Hemendik aurrera bloga ere jarriko da martxan eta bestelako ekimenak ere egingo ditugu. Segi gurekin ........