D5K

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2009ko eka. 3a, 02:00

Eguazteneko laburpena: Txapas taberna. Tximintx eta 5 kontinenteak. Berbaldian Kristina Gago derioztarra. Herria: Hegoafrika. Bidaia 2001ean. Cape Town. Zurien hirian mugitu behar. Kasurik ez. Beltzen autobusa-edo. Komeriak. Baina azkenean ondo. Hartu kamioia. Bidaia antolatua. Gorantza. Namibiarantza. Bidaia antolatua. Ingelesez moldatu behar, ezta? Paisaia zoragarriak. Animaliak nongura, hur-hur. Errinozeronteak, lehoiak, gepardoak, jirafak, ñuak eta, batez ere, elefanteak. Basamortu itzela. Basamortua itsasoraino. Hori bai hondartza handia. Hezurrak eta fokak. Fokak eta fokak. Denak etzanda. Safaria. Kayukoak. Korrika egiten badut, zuek nire atzetik egin korrika. Padurak eta eltxoak. Txabolak herrian lataz eginda. Umeen aurpegiak. Argazki zoragarriak. Lehoiak jan eta jan. Gauero kanpineko putzura animaliak zetozen. Beti gorantza. Hotza gauetan eta beroa eguerditan. Forroa behar. Lehoi emeak lanean, lehoi arra potrojorran. Egunsenti ederrak. Kolore festa, kolore festa ikaragarria. Gorria bizi-bizi. Ilargia eta eguzkia batera. Lasaitasuna. Baretasuna. Eta gosea. Jateko gutxi, kakahueteak nongura. Bidaia amaiera. Victoria urjauziak. Itzelak, luze-luzeak, eta basati-basatiak. Zubia muga egiten. Eguzkia itsasoa besarkatzen. Merezi du. Joan zaitezte, antolatua bada ere.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).