Tximintxek Kukuke antzerki eskola jarriko du martxan ikasturte honetan. Proiektu honetarako, Kafe Antzokiko Kurkuluxetan taldearen, Derioko Udalaren eta Derioko Eskolako Guraso Elkartearen laguntza jaso du.
Eskola lehen hezkuntzako umeei dago zuzenduta eta euskara hutsean emango da. Umeak antzerki mundura hurbiltzeaz gainera, besteak beste, gorputzaren adierazpena, ahotsa, euren arteko harremanak lantzea du helburu. Eta hori guztia, euskaraz.
Izena ematea irailaren 24ra egin daiteke, Larrabarri Derioko baserrian. Euskara elkarteko bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute; eta gainontzekoek, 70 euro. Informazio gehiago 635 75 35 95 telefono zenbakian eta tximintx@gmail.com helbide elektronikoan.