Euskara Kiroltasunez Derion

Erabiltzailearen aurpegia tximintx 2011ko mar. 10a, 12:00

Bariku goiz honetan euskara eta kirola batzen duen hitzaldia dugu Derion, Tximintxek eta Txorierriko Berbalagunak antolatuta. Mahai-ingurua izango da eta bertan honako hauek hartuko dute parte:

- Gaizka Garitano derioztarra: Eibar, Erreala eta Alavesen jokatu ostean, gaur egun Eibarreko entrenatzaile dihardu.

- Miguel Madariaga: Euskaltel-Euskadiko fundazioko lehendakaria.

- Igor Gonzalez de Galdeano: ziklista ohia da eta gaur egun Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria.

- Pello Bilbao: Euskaltel-Euskadiko azken fitxajea da Pello gaztea.

Moderatzaile gisa, arituko da Haritz Gallastegi kazetaria. Euskadi Irratian Athletic-eko partidak berak kontatzen ditu.

Parte hartzaile guztiek egingo dute berba euskara euren kirol bizitzan izan duen garrantziaz.