Aikor aldizkariaren webgunean agertutako berria.
Ahotsak.com Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburutzat duen proiektua da; hau da, herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta horien euskara eta bizipenak herritarren artean zabaltzea.
Tximintx Derioko euskara elkarteak bat egin du egitasmoarekin eta dagoeneko lagun batzuk elkarrizketatu dituzte Derion, Loiun eta Sondikan. “Gazteak zireneko istorioak kontatzen dizkigute: eskolaren gainekoak, jolasak, baserria, ohiturak, gerra, familia... Helburu bikoitza lortzen dugu lanari esker: alde batetik, bertoko euskara ezagutu eta zaintzea; eta bestetik, orain dela hainbat urte gurean zelan bizi zen eta zelako ohiturak zeuden jakiteaâ€.
Azaldutakoaren arabera, Tximintx elkartekoek 65 urtetik gorako 15 lagun elkarrizketatzeko asmoa dute, eta elkarrizketak datozen hilabeteetan amaituko dituzte. Elkarrizketa bakoitzetik tarterik esanguratsuenak hartu eta DVD batean jasoko dituzte. Lana ahotsak.com webgunean ere emango dute argitara.