EUSKARA EGUNA TXORIERRI POLITEKNIKOAN

Erabiltzailearen aurpegia Txoriblog 2007ko ots. 12a, 16:47
EUSKARA EGUNA TXORIERRI POLITEKNIKOAN Otsailaren 9an urteetako ohiturari jarraituz ikastetxeko giroa ikasgeletatik kanpora atera eta jai eta jolas eguna bihurtu zen gure ikastetxea. Bederatzigarren urtea da Euskara Eguna ospatzen hasi ginenetik, eta apurka-apurka monotono bihurtzen zihoala eta, indartzea zen aurtengo helburua. Lan hori ikasleen esku uztea erabaki genuen Euskara Batzordean hari garen lau irakasleak, eta haiek izan dira arrakastatzat eman ahal den egun horretako protagonistak. Azaroaren bukaeran bilerak egiten hasi ginen, eta ikastetxeko 16 taldeetatik 15etan euskara batzordean lan egiteko partaideak lortu genituen. Hortik aurrera ikasleen esku utzi genituen ia lan guztiak, eta goraipatu behar da ikasleek Euskara Batzordean egindako lana eta batez ere Idoia, Mikel, Unai, Patrizia, Mikel, Ibai, ... izan dira talde horren gidari eta bultzatzaile. Egun hau aurretik girotzen hasteko ikasleek egindako marrazkietatik bat aukeratu zen kamisetak egiteko, eta bertso bat jarri genuen atzeko aldean. Guztiz 235 kamiseta egin ziren. Jaia bolandera bat botata hasi zen , eta sabela berotzeko txokolatea bizkotxoekin banandu zen.Batzuk mus txapelketa hasi zuten bitartean beste batzuk eskolako bazterrak korrika bizian pasatu zituzten ginkaneko ekintzak bete nahian, ondoren urtero egiten den ikasgelen arteko futbitoko finala jokatu zen, eta indarrak neurtuz alde gutxigatik 1btdek 2btdren aurka irabazi zuen, egia esan talde biak trebetasun erakusketa bat oparitu ziguten. Ikasgelen arteko lehiaren barruan, penaltyak eta tripleak izan ziran jarraian egin ziren ekitaldiak, eta honen ostean herri kirolak ziren indarrak eta trebetasunak neurtzeko ekintzak: txingak lokotzak, sokatira, txapel jaurtiketa eta abarrek aukera eman zioten ikasle gihartsu eta azkarrei euren balioa erakusteko. Goizean zehar musika ekitaldiak izan ziren, ez ziren falta trikitixa eta pandero joleak, txalapartan trebeak eta Goiznabarrek klarineta joten bere maizutasuna erakutsiz aho zabalik utzi gintuen. Korrikako denda be eskolan bertan izan zen, eta denak izan zuten aukera korrikari laguntza emanez zerbait erosteko. Goizari bukaera emateko joko batzuk egin ziren, paluari biraka eta paineluarena ,eta azkenean, ekintza guztietako puntuak batuta ikasgelen arteko lehiaren irabazleak ezagutu ziren, bi talde puztuz berdinduta izan ziren, 2bta eta 1srca hain zuzen ere, eta talde bientzako sari berdina izan zen , 18 €tako bazkari bat talde bietako ikasleentzat. Hor ez zen jaia bukatu, bertso bazkariarekin Fikako sagardotegian izan zen jaiaren bukaera, bertan Arkaitz Estibales, Peio Etxebarria, Peru Vidal eta Mikel Goirienaren eskutik bertsozaleei momentu ederrak pasarazi ziguten . Ezin dut bukatu hau Txorierri Politeknikako Euskara Batzorderen izenean egun honetan parte hartu zuten guztiek zoriondu barik, betez ere ikasleek izandako protagonismo eta jarrera eredugarriagatik, eskerrik asko, baina kontuan izan behar dugu gure hizkuntza hau ez dela egun baten jai bat ospatzeko bakarrik, eta bertsoan aipatzen den eran “jakitea ez da nahiko bai, berriz, erabiltzea ” izan dadila gure ikastetxeko leloa. Jabier Lekerika HNAT

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).