Erakusketa: Tamshiyacu, soka tankerako ura

Erabiltzailearen aurpegia Zorrizketan 2008ko abe. 27a, 00:50

J.M. Legarreta misioilariak Peruko Amazoniako txoko hau dau bizileku. Lezamagaz daukan loturaren harira, aurtengo gabonetan argazki erakusketatxoa antolatu dogu, testu azalpen lagungarriakaz.

Noiz: domekatan 12h-14h eta eguaztenetan 17h-19h

Aikor.com-en, bertako bizimoduaren inguruko hainbat xehetasun dagoz irakurgai. Bereziki azpimarratzekoa, euren jatorrizko hizkuntza guztiz galduta daukiela, eta espainol hutsean ibiltearen eraginez, nortasun arazo nabarmenak dagozala. Edozelan be, satelite urrunak be ezin dau lekuaren ederra ezabatu.

(Xehetasun gehiago, beste webgune honetantxe be bai)

Nabigatu, gozatu... eta erdu erakusketara!


Mapea handiagotzeko, klikau hementxe

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).